Aste bikaina gure ikasleek bizi izan dutena Serbian, bertako kultura gertu-gertutik biziz. Hemen astean zehar eginiko ekintzak:
Edozein ekarpen edo proposamen baduzu gurekin harremanetan jarri posta honen bidez:
50urteurrena@doloresibarruribhi.eus
Milesker!!!
Aste bikaina gure ikasleek bizi izan dutena Serbian, bertako kultura gertu-gertutik biziz. Hemen astean zehar eginiko ekintzak:
Igande honetan, martxoak 27, urteurrenarekin loturiko ekitaldi berri bat daukagu: Institutu-Zugaztieta joan etorria mendi martxa egingo dugu. Adin eta sasoi guztitarako egokia, anima zaitezte!!!
Ostiral honetan, martxoak 25, arratsaldeko 19:00etan, ikastetxeko areto nagusian udalerriko hainbat abesbatzen kontzertua izango dugu. Otxote Muñatones, Bodegón, zortziko alaia eta San Fuenteseko emakumeen abesbatza egongo dira gurekin. Anima zaitezte!!!
Igande honetan, otsailaren 27an, 12: 00etan, herriko belaunaldien arteko errelebo-martxa ospatuko dugu. 600 metroko ibilbidea egingo da institutuaren eta udalaren artean, lau belaunaldi ezberdineko korrikalariak txandakaturik. Edozeinek hartu ahal du parte, beraz...
Ostiral honetan, otsailak 25, giro ederra biziko dugu institutuko patioaren atzealdean. ZUA, 48 KINY, MINEROCK, FMI KONBO eta GANBARA izango ditugu 20:00etatik aurrera egurra ematen, danok behar dugu ta!!! Hurbildu gurera eta gorputza pixkat mugitu!!!
Martxan dugu dagoeneko Dolores Ibarruri Kamiseta Ibiltaria ekimena. Anima zaitez mundutik zehar gure kamiseta soinean eramaten!!!
Abian da 50. urteurreneko bideo lehiaketa!!! Erabili zuen irudimena eta animatu gure institutuaren historiarekin loturiko bideo txiki bat egiten. Sariak egongo dira hoberen baloratuentzat!!! Lehiaketaren leloa "INSTITUTUAREN 50 URTE GALLARTAN" da eta bere xedea hauxe...
50. Urteurrena: 2021-11-13 Meatze ibilbidea