944 288 035    info@doloresibarruribhi.eus
  • EU
  • ES
  • EN

Agenda 2030

Munduko biztanle guztiek guk daukagun kontsumo eredua izango balukete bi planeta-lur eta erdi beharko lirateke guztion bete beharrak asetzeko.
Baina, planeta bakarra daukagunez, zer gertatzen da?

  • Beste batzuk gu baino okerrago bizi direla.
  • Munduko baliabide naturalak, gureak eta besteenak, agortzen ari garela.
  • Lurra, ura eta airea kutsatzen ari garela gure hondakinekin.
  • Gure hondakinak geroz eta lur gehiago okupatzen dutela.
  • Etorkizuneko belaunaldien baliabideak jaten ari garela eta azken finean haientzako uzten ari garen etorkizuna ez dela oso erosoa.

Beraz, gure bizi modua guztiz jasanezina da.

Zer egin dezakegu gure bizimodua jasangarria izateko?

Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak berriro heltzen die 2000-2015 garairako ezarritako Milurtekoko Garapen Helburuei, eta bultzada berri bat ematen dio Garapen Jasangarriaren 17 Helburuak lortzeko ekimenari. Helburu horiek gizateriarentzat eta planetarentzat garrantzi kritikoa duten bost esferatan biltzen dira, misio argi bat bete behar dute, eta “inor atzean geratzen ez dela” bermatu behar dute.

Pertsonak: pobrezia eta gosea desagerrarazi nahi ditugu, haien forma eta dimentsio guztietan, eta bermatu nahi dugu gizaki guztiek euren potentziala garatu dezaketela, duintasunez eta berdintasunez, ingurumen osasungarrian.

Planeta: planeta narriaduraren kontra babestu nahi dugu, eta horretarako beharrezkoak dira kontsumo eta ekoizpen jasangarriak, baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta klima-aldaketari aurre

Oparotasuna: Gizaki guztiek bizitza oparo eta osoaz eskubidea izan behar dute; hori bermatuta izateaz gain, aukeraizan behar dute euren aurrerabideekonomiko, sozial eta teknologikoanaturarekin uztartzeko, moduharmoniatsuan. premiazko neurriak, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien beharrak ase ahal izateko.

Bakea: beldur eta indarkeriarik gabe bizi daitezkeen gizarte baketsu, bidezko eta inklusiboen alde egin behar dugu.

Lankidetza: Agenda inplementatzeko, beharrezkoak diren baliabideak mobilizatu behar dira, Garapen Jasangarrirako Mundu Aliantza bizkortu baten bitartez, herrialde, alderdi interesatu eta pertsona guztien lankidetzarekin; horren oinarrian, elkartasun-espiritu handiagoa egon behar da, mundu osoan, eta garrantzi berezia eman behar zaie pobrezia eta kalteberatasuna gehien jasaten dutenei.

Beste alde batetik, Garapen Jasangarriaren 17 helburuek eta horiek garatzen dituzten 169 helmugek izaera integratua eta zatiezina dute, eta garapen jasangarriaren hiru dimentsioak hartzen dituzte barne (soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa).

ZER DA ESKOLA AGENDA 2030?

Gure herriek eta gure derrigorrezko hezkuntzako ikastetxeek jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki dute eta horretarako AGENDA 2030 proiektua aurrera eramatea erabaki dute herrian eta ikastetxean. Beraz, Agenda 2030 guztion konpromisoa da, eta, bestetik, ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumen- eta gizarte-hobekuntzaren aldeko ekintza-plana da.

ZEINTZUK DIRA ESKOLA AGENDA 2030AREN HELBURUAK?

  • Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.
  • Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak gure ikasleek ezagutu ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri.
  • Ikastetxea ingurumen eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.

Urtero gai bat lantzen dugu, adibidez “kontsumoa jasangarria”, eta eskolan, etxean eta herrian gai horren inguruan dauden arazoak aztertzen ditugu. Aztertu eta gero helburu batzuk finkatzen ditugu eta lanean hasten gara (erosten ikastea, baliabideak, ura eta energia ondo erabiltzea, zaborren sorrera murriztea, zaborrak ondo kudeatzea, birziklatzea, etab.)

Kontsumo jasangarriaren adibideak, zelan erosi? EROSKETA BERDEA.

GURASOAK: ZER EGIN DEZAKEZUE ETXEAN?

  • Eskolako Agenda 2030ean lantzen ari diren gaiak familian landu. Familiaren eragina eskolarena baino handiagoa da ikasleen lorpenetan: bikoitza adituen esanetan.
  • Eskolako ingurumen batzordeko kidea izaten, eskola eta familiaren arteko harremanak indartzeko eta biak elkarrekin ildo beretik joateko ikaslearen heziketan.

Hona hemen erosketa jasangarria sustatzeko neurri batzuk: EROSKETA JASANGARRIA.

Interesaturik bazaudete laster zuen seme-alaben bidez harremanetan jarriko gara.

AGENDA 21 PROIEKTUAREN AURKEZPENA

2015-2016 IKASTURTEA

Web orri honetan ikusi ahal duzuenez, institutuan dauden proiektuen inguruan zenbait argibide agertzen dira; institutuaren eguneroko bizitzarekin bat egiten duten proiektuak, hain zuzen ere.

Aurten Eskolako Agenda 21ean, pausu berri bat eman dugu. Urte honetan ikur berri batekin hasiko gara, JASANGARRITASUNAREN ikurra hain zuzen.