Aspaldi entzungo zenuten ikastetxeko geletan webkamerak instalatuko zizkigutela. Iritsi da momentua eta guztion lasaitasunerako argibide hauek nahi ditugu eman:
- Ez da grabazio kamera bat, bere funtzio nagusia bilera birtualak erraztea da.
- Webkamerak EZ du inolako softwarerik, ez wifi konexiorik, ez kudeaketakorik, ez grabaziorik, ezta instalazio-driverrik ere.
- Hezkuntza-edukien grabazioa eta emanaldia ahalbidetzea dute helburu, ikastetxearen eta irakaslearen iritziz beharrezkoa denean, ikaskuntzaren jarraitutasuna bermatzeko. Inola ere ez dira planteatzen baliabide pertsonalak ordezkatzeko elementu gisa (irakasleen ordezkapenak, etxez etxeko arreta-programak, guardiak, etab.).
- Kamerak ez daude ez kontrolera ez zaintzara bideratuta, baizik eta hezkuntza-edukien grabazioa erraztera edo modalitate hibridoko prestakuntza-jardueretan parte hartzera.
- Erabilera ikastetxe bakoitzak bere Plan Digitalean ezartzen dituen jarraibideen araberakoa izango da beti.
- COVID-19aren pandemiak hezkuntza-sistemak baliabide digitalen faltaren ondoriozko salbuespenezko egoerei aurre egiteko zuen gaitasuna zalantzan jarri zuen. Ikastetxeek ere balorazio hori egin zuten, hortaz, gabezia horri aurre egiteko bideratuta daude.
Argibide hauek honako dokumentu ofizialetatik hartuta daude:
Informazio ofiziala ikusita, ikastetxeak webkameren erabilerarekin duen asmoa hauxe da:
- Entxufatu gabe egongo dira, bai sabaietik bai irakaslearen ordenagailutik. Lentea ere estalita egongo da.
- Erabilera protokolo bat sortu eta adostu arte ezingo dira erabili. Bertan, noiz, nola, irudien kudeaketa… zehaztuko dira.
- Salbuespenezko egoeretan soilik erabiltzea dago aurreikusita.










