944 288 035    info@doloresibarruribhi.eus

Linguistic normalization

Gure ikastetxean aspaldian martxan dagoen proiektua da. Honen helburua ikastetxeko esparru guztietan euskararen erabilpena bultzatzea da. Horretarako hainbat ekintza antolatzen dira ikasturtean zehar. Ekintza hauek aurrera eramateko ikasleak eta irakasleak elkarren arteko lanean aritzen dira euskara bultzatzeko batzordeen bitartez.

Udaletxeak eta herriko talde desberdinek proposatzen dituzten ekimenetan ere parte hartzen dugu, oso garrantzitsua jotzen dugulako ere gure hizkuntzaren erabilpena institututik kanpo zabaltzea. Hauen artean euskal aste kulturala, “Piropo” lehiaketa, literatura lehiaketak, “Olentzero txiki”aren lehiaketa, Euskeraren eguna, etab.

Beste alde batetik gure batzordetik antolatzen ditugun ekintza batzuk hauexek dira: Irrati maratoia, Bertsogintza programa, bertso saio desberdinak, hitzaldiak, Agate Deuna, euskal astea (kontzertuak, txapelketak, herri kirolak, talo tailerra, euskal dantzak, etab.)

Gure helburuetariko bat ere gurasoak euskal mundura hurbiltzea da, horretarako hitzaldiak antolatu ohi ditugu, baita euskera ikasteko dauden bideei buruzko informazioa luzatu ere.

DOLORES IBARRURI Institutuko IRRATIA

 

FM 104.8