944 288 035    info@doloresibarruribhi.eus

Coexistence

Dolores Ibarruri institutuan elkarbizitza, ingurune inklusiboan, pertsonen arteko harreman multzoa dela pentsatzen dugu, bakoitza onartua senti dadin eta parte hartzeko eta hezteko aukera duena. Harreman hauek errespetuan, enpatian eta entzutean oinarritzen dira, elkarrizketaren bidez gatazkak konpontzen saiatuko gara, gatazkak ikasteko aukera izanik. Dena dela, erakunde guztiek arauen bidez zuzendu behar direnez, justizian oinarritutako eredua, pertsonak eta gatazkak desberdinduko duena, lehenetsiko da.

Gure Bizikidetza Planak, ikasleen eskubideak eta betebeharrak kontuan hartuz, elkarbizitzarako arauak jasotzen ditu, eta ez betetzekotan aurretiko neurriak eta zuzentzekoak ere agertzen dira.

Bizikidetza Planaren barruan agertzen den planteamenduarekin bat etorrita, araudiaz gain parte-hartzaileak diren beste ekintza batzuk martxan jarri dugu hau hobetzeko asmoz:

Ikasle Laguntzaileen Programa

Honen bitartez, DBH eta batxilergo borondatezko ikasle talde bat giza trebetasun eta gatazken konponketan trebatu nahi dugu, haien adineko ikasleen artean sortzen diren arazoez kontura daitezen eta konpontzen lagun ditzaten. Programaren ezaugarriak diptiko honetan laburbiltzen dira.

Hona hemen programaren aurkezpena.

Zer da ikasle laguntzaile bat?

EITBko ILARGIPEAN saioan 2011/04/18an egindako elkarrizketa Maialen Pastor, Unai Pereiras eta Lohitzune Ganboa ikasleekin.

Bitartekaritza Proiektua

Bitartekaritza arazoak aurreikusi eta konpontzeko bide egokia da bi alderdiren arteko gatazka batean hirugarren bat pertsona neutral bat, bitartekaria, sartzen da. Bitartekaritzaren bidez bi alderdiek irabazten dute, elkar ulertzeko, haien artean komunikatzeko eta akordio justuetara ailegatzeko esfortzu handia egiten dute. Bitartekariak laguntzen du prozesu hau burutzen. Bitartekaritza boluntarioa eta isilpekoa da.

Bitartekaritza taldeko partaideak orientatzailea, ikasketa buru ondokoa, bizikidetza koordinatzailea, irakasle bat edo bi eta ikasle laguntzaile – bitartekariak izango dira.

Triptiko bat egin dugu proiektuaren ezaugarriak jakinarazteko.