Otsailaren 12an, 1.DBHko ikasleak Zugastietara (La Arboleda) joan ginen irteera bat egitera. Bertan, Bizkaiko Meatzaldeak natur eta kultur ondare oso baliotsua gordetzen du.
Ekoetxeako hezitzaileekin batera, XIX. mendean burutu zen industrializazioak bultzatuta burdin meategietan egindako paisai-aldaketaz jabetu ginen. Meatzarien bizimodua, lan-baldintzak,…hizpide izan ziren eta herriko eraikinen ezaugarriak ere landu genituen.
Amaitzeko, karst deritzon egitura geologiko berezia bisitatu genuen.
Argazki gehiago hemen