OLENTZERO HELDU DA DOLORES IBARRURI INSTITUTURA!!!

Arte Adierazpeneko ikasleak jo ta ke ibili dira Olentzerorentzat «baso koloretsu bat» diseinatzen.
Agustin Ibarrolak sortua, Omako Basoa aire zabaleko arte-instalazio paregabea da, non zuhaitzak  diseinu dardarti eta koloretsuetarako mihisea diren.
Omako Basoaren esentzia oparitu nahi izan diogu gure olentzerori, etxean bezala sentitzeko, land-art-a eta anamorfosia konbinatzen dituen artelan hau gauzatu dugu.
Espero dugu zuon gustukoa izatea!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!