Joan den asteazkenean, urtarrilaren 31n, DOLORES IBARRURI BHIko DBHko 1. mailako ikasle guztiak Urdaibaiko MADARIAGA dorretxera joan ginen bisita gidatua egitera.

URDAIBAI EKOETXEra heldu eta segituan hiru begirale, bakoitza gela bateko ikasleeekin, hiru taldeetan hasi ziren azalpenak eta ekintzak.

Lehenengoz, fadurak ikustera joan ginen eta, eguraldi goxoaz lagunduta, animaliak eta landareak ikusteko aukera ederra izan genuen.

Jarraian, EKOETXEra bueltatu ginen eta, atsedenaldi txiki bat ondoren, bideo interesgarri bat eta museo txikia ikusi genituen eta dorrearen begiratokira igo ingurunea miatzeko.

Nekatuta baina gustura bueltatu ginen institutura, Euskal Herriko bazter zoragarri hau pittin bat hobeto ezagutu ondoren.