4.DBH Arte Adierazpeneko ikasleak Guggenheim eta Alondegiko bi erakusketa ikustera joan ginen. Bilbora heldu bezain laister Alondegiko eraikinaren bozetoak egitea erabaki genuen, hala nola, zutabeen estilo desberdinak aztertu eta marraztu genituen.

Hamaiketakoa hartuta, CHRISTA SOMMERER ETA LAURENT MIGNONNEAU-ren “THE ARTWORK AS A LIVING SYSTEM” erakusketa interaktiboa ikusi genuen. Ikasleak artelanetan parte hartu ahal izan zuten!

Ostean, Guggenheim museora abiatu ginen eta gida baten eskutik POP ART mugimenduaren inguruko azalpenak jaso genituen, Andy Warhol, Ray Liechestein eta Robert Rauschenberg izan ziren protagonista eta klasean landutako obren inguruko zalantzak argitu eta aurrez aurre ikustearen grinaz disfrutatu genuen.

Bukatzerakoan oso “instagrameableak” diren bi instalakuntzetara joan ginen; Yayoi Kusamaren Infinituaren isla-gela eta Richard Serraren Espiral bihurrituak.

Hemen dituzue egun berezi honen argazkiak!!!