DBHko 4. mailako Digitalizazioa irakasgaiko ikasleek ITP Aerok antolatzen duen programazio-lehiaketaren 2. edizioan parte hartu dute aurten. Abenduan ikasleek sortutako aplikazioak bidali ondoren, urtarrilaren 31n, ostirala, azken ekitaldia egin zen hautatutako aplikazioen erakusketekin, institutu bakoitzeko app bana.

Dolores Ibarruri ordezkatuz, Galder Gonzálezek, Gabriela Díezek, Maialen Navasek, Jon Gómezek, Irati Salvadorrek, Iker Izaguirrek eta Jasone Delgadok sortutako “Prison Break” aplikazioa hautatu zuten. Azken bi hauek arduratu ziren proiektuaren aurkezpena egiteaz, ehun pertsona ingururen aurrean, eta ITP Aero, Innobasque eta Code.org-eko ordezkariek osatutako epaimahai batekin. Erronka polita aurre egin behar izan zutena eta sendo eutsi zioten gainera.

Ez gara oraingoan irabazle izango, baina bizitako esperientziarekin geratuko gara, etorkizunean hobetzeko balioko digu.

Zorionak guztioi!!