Ekainaren 11n Abanto-Zierbenako Eskolarteko Bertso Topaketan hartu zuten parte gure DBH1eko ikasleek. Giro apartaz gozatu genuen, Bertsozale Elkartekoek antolatutako ekitaldi erakargarri zein didaktikoan. A zer bertso puskak bota genituen! Baita abestu eta dantzatu ere!