Matematikako «udaberriko Lehiaketaren» 2.fasea apirilaren 23an ospatu da EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Lehenengo fasea otsailean egin zen Dolores Ibarruri BHIn.
Leioako Campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean 2.DBHko ondorengo ikasleak aurkeztu dira: Irati Gartzia, Lezo Goñi, Jana Quevedo, Irati Roman eta Aratz Sordovilla, proba bukatzean diploma bana jaso dutelarik. Honela bukaera eman diogu Matematika mintegiak aurkeztu duen Hauspoko tailer berriari: “Udaberriko Matematika”.
Lehiaketa hau Madrilgo Complutense Unibertsitateak antolatzen du urtero, EHUrekin lankidetzan. Lehiaketa honek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko 250 ikasle batu ditu Matematikaren inguruan, bakoitza bere kategorian.