DBHko 4. mailako ikasleek ikus-entzunezko produktu bat sortu dute STOPMOTION teknikaren bidez (argazki segidaren bidez mugimendu bat simulatzen duen animazioa). Horretarako, aurretik STORYBOARD bat sortu dute (grabatu beharreko eszenak iragartzeko gida bat osatzen duten irudien multzoa) eta eszenatokia eta pertsonaiak fisikoki sortu dituzte. Azkenik, bideoa editatu dute eta soinua, portada eta kredituak gehitu dizkiote. Azken produktuak egoera kezkagarrirenbat salatu behar zuen. Kasu honetan, deforestazioaren gaia jorratu dute.
Irudi gainean egizu klik bideoa ikusteko: