Apirilaren 20tik 24ra bitartean, Kultur Asteaz gozatu genuen. Maila guztietako ikasleentzako ekintza, tailer, hitzaldi, lehiaketa eta abarrak prestatu genituen, euren artean arrakasta handia izan zituztenak. Helburua, betiere, euskal kultura eta euskara sustatzea izan zen.
Argitalpen honetan, astea ondo-ondo laburbiltzen duten zenbait argazki utziko dizkizuegu. Alaine Agirre eta Fernando Morillo idazleak, Luma Otaño eduki sortzailea, Oihan Vega DJ-a, Janire Arrizabalaga eta Ixone Asategi bertsolariak eta herri kirolen zein patata-tortillen lehiaketa ikus ditzakezue.
IKUSI ARGAZKIAK


