Joan den apirilaren 15ean, Udalaren ekimenez, Udal Agenda 2030eko “Jardunaldi teknikoetan” parte hartu genuen. Gure ekoordezkariak eta futbol torneo solidarioa antolatzen laguntzen ari diren ikasleak bertaratu ziren. Hain zuzen ere, eta txalpelketa solidario horri bultzada bat emateko, Abanto-Zierbenako Lokomotiv Elkarteko kide batek elkartegintzan izandako esperientziak partekatu zituen eta txapelketari buruzko aholkuak eman zizkigun. Askartza-Isusiko ikasleekin batera jaso dugu hitzaldia: Topaketa emankorra!