KORRIKA BADATOR, eta gure institutuan geu ere EUSKARA GARA!!
Horregatik, gure kilometroan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!!
EGUNA: osteguna, martxoak 26
ORDUA: 17:41 (hobe lehenago bertaratuz gero)
LEKUA: udaletxe ondoko geltokia
Institutuaren Guraso Elkarteak erositako kilometroaren lekuko-eramaleak gure ikasle diren Egoitz Bolaños (DBH2E) eta Nahikari Alonso (Batxi 1E) izango dira. Zuen babesa eskertuko dute, lasterketara batuz edo espaloitik txalotuz!
Ostean, hainbat ekintza izango ditugu Korrika Kulturalaren baitan, erantsita bidaliko dizkizuegunak.
Animo, eta ika-ika-ika… INSTITUTUA KORRIKA!










