Dolores Ibarruri BHIko 2.DBHko ikasleek, euskara, musika eta plastika arloetan, “Bazen behin…” izeneko proiektu berezia garatu dute. Ikaslab gelako espazioak aprobetxatuz, euskal ahozko ipuinak landu, dramatizatu eta ikus-entzunezko ekoizpen bihurtu dituzte.

Proiektu honen bidez, ikasleek ahozkotasuna, euskara idatzia eta hizkera egokia praktikatu dituzte, euren sormen eta emozioak adierazteko tresna gisa. Antzezlanen gidoiak taldeka sortu dituzte, eta eszenografia, pertsonaiak eta objektuak plastikan diseinatu eta eraiki dituzte, birziklatutako materialak erabiliz.

Grabazio prozesuan kroma teknologia eta Audacity bezalako programak erabili dituzte, soinu bandak sortzeko. Azkenean, ikasleek sortutako antzezlanak grabatu dira, eta eskoletako umeentzako (Buenos Aires, El Casal, Askartza Isusi, Etorkizuna ikastola) ikusgai izango dira.

Ikasleen lan guztiak berton ikusgai dituzue, baita grabaketa-prozesuko irudiak eta atzeko eszenak ere, familiek proiektuaren nondik norakoak ezagutu ahal izan ditzaten. Eskerrik asko proiektu hau posible egiten lagundu duzuen guztioi, eta zorionak ikasleei egindako lan bikainagatik!

IPUIN KONTAKETA