Hezkuntza Sailak, Digitalizazio Plana bultzatu ahal izateko, ikasleek irakaskuntzarako ordenagailu eramangarri egokia izatea eskatzen du, bai ikasgelan bai etxean. Hori dela eta, ordenagailu eramangarriak mailegatzeko programa bat jarri zuen abian pasaden ikasturtean 21-22 Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aurten, 22-23 ikasturtea, gure ikastetxean berriak diren ikasle guztiek honen antzeko ultraeramangarri bat jasoko dute:

Acer Travelmate P2 TMP214-53

Horretarako, lehenik eta behin, garrantzitsua da arretaz irakurtzea Hezkuntzako sailburuordearen 2021eko irailaren 24ko EBAZPENA, ikastetxe publikoetako ikasleei ordenagailu eramangarriak mailegatzeko prozedura ezartzen duena. Arreta berezia 6., 7., 8. eta 9. artikuluetan, horiek onartuko baitituzue maileguaren hitzarmenean.

EBAZPENA

MAILEGU HITZARMENA

JARRAIBIDEAK ERAMANGARRIA JASOTZEKO:

Ezinbestekoa da MAILEGU HITZARMENA betetzea eta sinatzea; bestela, ezin izango da ordenagailuaren mailegua egin. Ikasleak tutoreari emango dio, beteta eta legezko tutoreek sinatuta. Aukera bat izan daiteke, halaber, urriaren 5eko ikasturte-hasierako bileretan tutoreari zuzenean entregatzea.

Ez dakigu zehazki noiz jasoko ditugun gailuak, espero dezagun urriaren erdialdetik ez atzeratzea. Ikasleek ordenagailu eramangarria jasotzen dutenean, ikastetxeko tutoreen eta informatika-arduradunen laguntzarekin jarriko dira martxan ikasgelan, eta egun horretan bertan eramango dute gailua etxera.

P.D. Eusko Jaurlaritzak Digitalizazio Plan honetan maileguz emandako ordenagailua ez den beste ordenagailurik ezin izango da klasera ekarri.

OHIKO GALDERAK EDO ZALANTZAK