944 288 035    info@doloresibarruribhi.eus

Gure historia

Dolores Ibarruri, “Pasionaria”

Dolores Ibarruri Gómez Gallartan jaio zen 1895eko abenduaren 9an, familia txiro eta ugari batean. Gurasoek, Juliana Gómez eta Antonio Ibarrurik hamaika ume izan zituzten eta horietatik zazpik bizirik iraun zuten: Inocenciok, Hipolitok, Teresak, Rafaelak, Isidorak, Albertok eta Bernardinak.

Haren familia meatzari eta karlista zen; familia-giroak, irakurgai elizkoiek eta haren izaera adoretsuak debozio jainkozalea izatera lagundu zioten, izan ere, komentu batean sartzekoa zen.

15 urtera arte eskola-prestakuntza ona izan zuen garai hartarako. Irakasle izateko ikasketak hasi zituen baina haren familiaren diru-eskasiaren eta garai hartako galeren ondorioz ikasketak utzi eta jostun lanetan hasi zen. Geroago neskame ere izan zen etxe batean.

Gaztetatik beltzez janzten zen berak jositako soinekoekin. Doluz jantzita bizi zen, batetik bere aitona-amonen izenean, bestetik bere aitaren izenean, eta horrela amaigabe; are gehiago, beltzez jantzita ezkondu zen. Horren arrazoia galdetzean hau erantzun zuen: “Nire moduko behe mailako emakume bat beltzez dotoretasunarekin jantzi daiteke: horrez gain, dolua txikitatik daramat, bata bestearen atzetik”.

Aitak ideologia karlista zuen baina ez zen militantea, eta Dolores alaba oraindik umea zela alderdiaren mitinetara bidaltzen zuen; bertan Pasionaria izango zen neskatoaren oratoriarako talentua piztu eta trebatzen hasi zen.

1916an, 21 urte zituelarik, Julian Ruiz meatzari sozialistarekin ezkondu zen. Urte berean euren lehenengo alaba jaio zen, Esther, baina oso gazte hil zen. Bost alaba eta seme bat izan zituzten guztira: Esther (1916 – 1919), Ruben (1921-1942), Amagoya (1923-1923), Azucena (1923-1925) eta Amaia (1923-) hirukiak eta Eva (1928-1928).

38 urterekin Asturiasetik legegintza-hauteskundeetan diputatu izateko hautagaia izan zen. Urte hori Moskura bidaiatzen zuen lehen aldia izan zen, eta bertan Jose Stalin ezagutu zuen. Gainera, 1934. urtean Emakumeen Komitearen Lehen Kongresua zuzendu zuen. Halaber, Parisen Emakumeen Munduko Kongresuan parte hartu zuen, gerraren eta faxismoaren aurka aldarrikatuz.

Doloresen jarduerak, kartzelako egonaldiak eta bidaiak direla eta bere seme-alabei toki egonkorra eskaintzea ezinezkoa zenez, 1935. urtean Errusiara bidali zituen ikasketak egitera. Hurrengo urtean, diputatu gisa jarduteko aukeratu zuten eta mitin batean parte hartu zuen. Mitin horretako esaldi hau oso entzutetsua bihurtu da: “Espainiako herriak nahiago du zutik hil belauniko bizitzea baino”. Bestalde, hamabost egunetik behin plazaratuko zen Emakumeak aldizkaria sortu zuen. Aldizkari horretan, faxismoaren eta gerraren aurkako adierazpenak jasotzen ziren.

Gerra Zibilean pertsona garrantzitsua izan zen eta 1937an Gorte Errepublikanoetako lehendakariorde izendatu zuten. Epealdi horretan mito izan zen Espainiako zati batentzat, izan ere, errepublikazaleen aldeko hitzaldi sutsuak botatzen zituelako zen ospetsua. Madrilen defentsak iraun bitartean “Ez dira pasatuko!” leloa ezagun bihurtu zuen. Espainiako Gerra Zibila bukatu zenean erbestaldi luzea egin zuen SESBn.

  1. urtean, Doloresek SEBSeko emigrazio espainiarra koordinatu zuen, eta toki horretara bidali zuten. Epealdi guzti horretan, esku artean hartzen zuen liburu oro irakurri zuen. Garai horretako Espainiako eta Frantziako gobernu faxistek Pasionariak toki berean modu egonkorrean irauteko eragozpenak agerrarazi zituzten. Hortaz, berriro ere 1941. urtean SEBSera lekualdatu zen. Faxismoa ezaguna izan arren, tindu gorriaren azpian ezkutatzen zen. Hurrengo urtean, Ruben Stalingradoko batailan hil zen. Dolores egun batetik bestera zahartuta geratu zen eta ia urtebete etxean sartuta egon zen.
  2. urtean, EAKren Idazkaritza Nagusia bere erantzukizunpean hartu zuen eta Parisera lekualdatu zen. 50 urte zituen. Errusiera ikasi zuen eta munduko komunismoko pertsonaiarik garrantzitsuenekin elkarrizketatu zen. 1948. urtean Jose Stalinekin (70 urte bete behar zituen) elkarrizketatzeko abisua hartu zuen. Jose Stalinek Kremlinera gonbidatu zuen. Elkarrizketa egin ondoren, besikulan presako ebakuntza egin behar izan zitzaion, eta ospitalean zenbait hilabete egin zituen. Epealdi horretan bere oroitzapenak idazten hasi zen: “Bide bakarra”, 1950. urtean amaitu zuena.

Urte batzuk lehenago, Doloresek Francisco Antonekin harreman sentimentala hasi zuen, alderdiko kidea eta hamazazpi urte gazteagoa. Hain zuzen ere, EAKren goragoko kideek ez zuten onartzen harreman hori. Azkenean horiek irabazi zuten: Doloresek bere amodiozko harreman hori bertan behera utzi zuen alderdian parte hartzen jarraitzeko.

60 urte zituen Txekoslovakiara bidali zutenean bertatik Espainia Independentea Irratia transmititzeko. Interrean, Doloresek eta EAKak Stalinen nortasunari egindako kultuari buruzko txosten sekretua aurkitu zuten, bere gobernuaren zuhurkeria agerian utziz; berarentzat oso kolpe gogorra izan zen, hainbat miresten baitzuen.

  1. urtean, alderdiaren Idazkaritza Nagusiaren karguari uko egin zion VI. kongresuan, baina lehendakaritza onartu zuen. Bestalde, 67 urterekin Bakearen Lenin Saria (1967) eta historiako “honoris causa” doktoretza jaso zituen, Moskuko Unibertsitatearen eskutik.
  2. urtea Kuba bisitatzen zuen lehen aldia izan zen, eta Fidel Castrorekin elkarrizketatu zen. Bidaia ezberdinak egin zituen, hala nola, Jugoslavia, Txina, Suitza eta Italiara.

Bere gurasoak beti ezkontzaren aurka agertu ziren, Julianen ideia sozialisten berri baitzuten. Emakumea laster intsentsu eta eliza-kupuletatik aldentzen da. Langileekin dituen harremanek eta zoritxarrezko bizitzak bere kontzientzia pizten dute. Doloresen ustez, injustiziari amaiera emateko bide bakarra sozialismo komunista izan zen. Julianekin, berez, marxismoaren zenbait printzipio bereganatu zituen. Bere esperientziez eta herrialdeko gertakariez baliatuta, Dolores, 1918ko Pasio Astean, bere lehen artikulua idatzi zuen LA PASIONARIA goitizenaz izenpetuta. Artikulua langileriaren prentsan argitaratu zen “El Minero Vizcaíno” agerkarian. (Hainbat zalantza daude izen hori aukeratzeko arrazoiei dagokienez. Badirudi izen bereko lorean inspiratu zela: klima eta urtaro guztiei aurre egiten dion lorea, beti berde mantenduz.)

Somorrostroko Gazteria Sozialisten kide zela, Dolores Ibarruri 1919an PSOEren komunismoaren aldeko zatiketaren partaide izan zen, eta 1920ko apirilaren 15ean Alderdi Komunista Espainiarraren sorreran parte hartu zuen, hil zen arte alderdi horretako militante izan zelarik. Urte horretan bertan Bizkaiko Probintzia Batzordeko kide izendatu zuten.

1921ean Alderdi Komunista Espainiarrak eta beste talde batek bat egin zuten, eta Espainiako Alderdi Komunista izenaz berriro eratu zen.

Laster lider gisa nabarmentzen da: jendearen gain eragin argia du eta langileekin batera modu pertsonalean parte hartzen du guztiak mobilizatzeko. Halaber, 1928. urtean, emakumeen manifestazio baten parte hartu zuen Bilboko Gobernuan, preso komunisten askapena eskatuz.

  1. urtetik aurrera alderdiaren Komite Zentralean kide gisa jarduteko aukeratzeaz gain, EAKren III. Kongresura ordezkari gisa bidali zen, eta 1931. urtean hizlarien eta idazleen munduan murgildu zen. Bere gizonarengandik banandu ondoren, Madrilera joan zen, Ruben eta Amaya txikiekin batera, “Mundo Obrero” egunkarian idazteko. 1932. urtean, IV. kongresuan parte hartu zuen, eta bertan alderdiaren Emakumezkoen Batzordea prestatzeko arduraduna izendatu zuten. Bi aldiz atxilotu eta kartzelatua izan zen mitinetan parte hartzeagatik, bai eta artikulu eta hitzaldi su-eragileen ondorioz ere.
  1. urtean Francisco Franco hil zen. Doloresek 80 urte zituen. Hurrengo urtean, bere pasaportea eskatu zuen Espainiara itzultzeko eta Madrilera 1977ko maiatzaren 13an iritsi zen, 38 urtetan zehar erbesteratuta egon ondoren. Asturiasetik berriro ere diputatu gisa jarduteko aukeratu zen urte bereko ekainaren 15ean, baina ezer gutxi egin ahal izan zuen azpijokoan zebiltzan ganbara biko gorteen aurrean. Irailean, bihotzean pauso-markagailu bat jarri zioten.

1978an Espainiako konstituzioaren onespenean diputatu gisa parte hartu zuen eta 1979an hauteskundean berriro aurkezteari uko egin zion.

EAKren X. (1981), XI. (1983) eta XII. Kongresuan (1988) alderdiaren lehendakaria izaten jarraitu zuen. Omenaldiak jasotzen ditu eta mitinak ematen ditu urte hauetan. 1982. urtean, adibidez, Pasionariak 86 urte zituela, omenaldia egin zioten nazioarte mailan.

  1. urtean “Dolores” filma estreinatu zen Madrilen.

Bizirik zegoen bitartean: “Me faltaba España” (Espaina falta zitzaidan) (1984), “Pasionaria, la lucha y la vida” (Pasionaria, borroka eta bizitza) (1985), eta “Memorias de Dolores Ibarruri, 1936-77” (Dolores Ibarruriren oroitzapenak, 1936-77) liburuak argitaratu zituen. 1983. urtean bere oroitzapenen bigarren zatia idatzi zuen. Horrez gain, langileen eta meatzarien alde lanean jardun zuen, eta Maiatzeko Plazako Amen Elkartearekin batera solidaritatearen martxan parte hartu zuen Argentinan (1987).

1986an bere omenez Gallartako enparantza bati bere izena jarri zioten eta herriaren lehenengo Urrezko Domina eman zioten.

Bere bizitzaren azken urteak zailak izan ziren. Izan ere, borrokatutako idealek hondoa jo zuten: SEBS eta multzo sozialista desagertu ziren. Gainera, Kuban krisia eta baltsa-gidarien istilua hasi ziren.

Pasionaria, Miguel Hernández, Rafael Alberti, Nicolás Guillén eta Antonio Machado bezalako poeten musa 94 urterekin hil zen Madrilen,  1989ko azaroaren 12an, Berlineko Hesia erori zen urtean, hain zuzen.

1971-2011, 40. urteurrenaren egitaraua

40. urteurrena ospatzen dugu!

DOLORES IBARRURI BHI 1971-72 ikasturtean jaio zen, 2011-12 ikasturte honetan, berez, 40 urte betetzen ditugu.

Programatutako ekitaldiak apirilaren 28tik maiatzaren 4ra arte izango dira.

Familiei jakinarazpena, programa eta ebaluazioa.

DOLORES IBARRURI BHI 1971-72 ikasturtean jaio zen INSTITUTO NACIONAL DE ENSEÑANZA MEDIA MIXTO DE ABANTO Y CIÉRVANA delako izenarekin. Lehenengo urtean garai horretan udaletxean eman behar izan zen eskola, obrak atzeratuta zeudelako eta ezin izan zen amaitu garaiz. Hurrengo ikasturtean, 1972-73, gaur egungo lekuan hasi ziren klaseak nahiz eta hornidura osoa ez eduki, ezta urbanizazio lanak egin ere.

2011-12 ikasturte honetan, berez, 40. urteurrena ospatzen dugu eta ekitaldi kultural batzuk antolatzen ari dira zentro honetako bizitzan parte hartu duten eta parte hartzen duten pertsonek ospatzeko aukera izan dezaten.

Apirilaren 28an, larunbata, ekitaldi instituzionala ospatuko dugu eta garai horretako oroigarrien erakusketa inauguratuko dugu. Egun berean herri bazkari bat egongo da. Maiatzaren 2an, asteazkena, urte hauetan gure institutuko bizitza ezagutzen zuten pertsona batzuekin mahai inguru bat egingo da. Maiatzaren 3an, osteguna, herriko abesbatza guztiekin kontzertu koral bat burutuko da. Maiatzaren 4an, ostiralean, Bertsolari pelikula emanaldia institutuan eta Gallartatik bertso-kalejira bat egingo dugu. Maiatzaren 10ean, ostegunean, herriko ikasleen gurasoentzako hitzaldi bat egongo da. Eta amaitzeko, 13an, igandean, goizeko mendi martxa izango dugu Gallarreta Mandi Taldearen laguntzaz.

Institutuaren 40. urteurrena dela eta, beste dokumentu batzuk. Eskerrik asko denoi!

 

  • Familiei jakinarazpena. Klik Hemen.
  • Programa. Klik Hemen.
  • Ebaluazioa. Klik Hemen.

 

Non gaude · Abanto-Zierbena, Gallarta

Gallarta Zaharra argazki bilduma

Hementxe dituzu datu bitxi batzuk