Ikastetxean ekitatea eta bikaintasuna hobetzeko hezkuntza eskaintza zabaltzea:
Zailtasun sozio-ekonomikoak dituzten ikasleei laguntza egokituagoa emanez.
Ikaste edo gizarteratze arazoak dituzten ikasleei tresnak eta estrategiak emanez.
Bikaintasuna ahalbideratzeko gelako lanetik haratago sakondu nahi duten ikasleei aukerak emanez.
Ikasleriak ikas ohiturak barneratu ditzan ikasten ikasteko gaitasuna lehenetsiz.
Ikasleen autonomia eta konpetentziak garatzeko baliabideak eskaintzea, euren interes eta beharren arabera jarduerak eskainiz.
Eleaniztasunaren bidean sakontzea ordutegi barruan hizkuntza gehiago eta ahozkotasuna lantzeko aukerak emanez. Irakurketa Plana bere osotasunean garatuz.
Etxerako lanak zein talde lanak egiteko baliabideak eskainitzea, baita behar den kasuetan laguntza ere.
Ikasleen integrazioa erraztuz, eta jarduera fisikoaren bidez ohitura osasungarrien barneratzea finkatzea.
Zailtasunak dituzten ikasleei ikasgaiak gainditzen laguntzea, hezkuntza errefortzua handituz eta hezkuntza ibilbidea erraztuz.
Eskola giroa eta elkarbizitza hobetzeko bidean jarraitzea, ikasle, guraso eta irakasleen arteko harremanak sendotuz eta gure Ikasle Laguntzaileen formazioa indartuz.