944 288 035    info@doloresibarruribhi.eus

IGE

IGE “Pasionaria”

Dolores Ibarruri BHIko Guraso Elkartea, irabazi-asmorik gabeko elkartea da, apolitikoa eta independentea, institutuan diren ikasle guztien familia guztiei zabalik dagoena. Bizkaiko Guraso Elkarteko (BIGE) kide da eta bazkide diren familien kuoten bidez finantzatzen da, bai eta Eusko Jaurlaritzak zein Udaletxeak ematen dituen diru-laguntzen bidez ere.

Hainbat dira Guraso Elkarteak betetzen dituen funtzioak, besteak beste, eskolaz

kanpoko ekintzen antolaketa (ikasleentzat) institutuko irakasleekin batera, hitzaldiak eta konferentziak gurasoentzat eta familiek, institutuak edo udaletxeak proposatutako ekintza batzuk (ikasleentzako hitzaldiak, ekintza batzuentzako diru laguntza, etab.). OOGko partaideak ere bagara eta dagozkion batzar guztietan hartzen dugu parte: iraunkorra, jantokia eta ekonomikoa. Halaber, Bizikidetza Behatokiko partaideak gara.

IGE, ordea, hori guztia baino gehiago bada; gurasook jarrera aktiboa izan behar baitugu eskolan eta beronen inguruan gerta daitekeen ororen aurrean, batik bat gure seme-alaben hezkuntzan eta prestakuntzan eragina badu; eta hori da, hain zuzen ere, IGEk hartzen duen garrantzia, berau baita gurasoentzako aholkularitza eta berauen iritzi, iradokizun, ekintzen proposamena, eta abar luze bat bideratzeko tresna. Horrexegatik guztiagatik iruditzen zaigu familia guzti-guztiek kide izan beharko luketela.

Zuzendaritza batzordearen osaketa, klik HEMEN.

IGErako lokalean dugu egoitza eta Zuzendaritza Batzordea hilabete bakoitzeko lehenengo astelehenean biltzen da arratsaldeko 15:00etan ikasturtean zehar. Zuen zain gatzaizue han zuen iradokizunak eta iritziak helarazteko.

KONTAKTUA: ampadoloresibarruri@gmail.com