Latineko 1. eta 2. mailetako batxilergoko ikasleek antzerkira egin dute irteera martxoaren 2an, latineko irakaslearekin, Parezi Kortadirekin, eta baita ekonomiako irakaslearekin ere, Eneritz Arzarekin. Bilboko Teatro Campos Elíseos Antzokira Miles gloriosus Plautoren komedia ikustera joan dira. Antzerkia oso entretenigarria eta dibertigarria izan da eta barre asko egin dugu guztiok. Ikasleek egun zoragarria igaro dute Bilbon eta esperientzia ezin hobea izan dute irteera kultural honekin