“Euskara, munduan hiztun gehien dituzten hizkuntzen ehuneko hamarrean dago”

Atzo euskararen nazioarteko eguna ospatu genuen gure institutuan. Dolores Ibarruri irratiaren onden bidez gure hizkuntzaren tamaina handitzeko aukera izan genuen, eta honekin ez dugu esan nahi txikia denik. Tribuaren berbak programan Kike Amonarrizek plazaratzen duen ikerketen emaitzen arabera:

Euskara hamarreko eskala batean, bederatzitik gora dago. Ethnologue erakundearen arabera, laurehun dira munduan milioi bat hiztun baino gehiago dituzten hizkuntzak. Eta euskara, milioiaren inguruan dabilenez, zerotik hamarrerako eskalan, bederatzitik gora dago…Euskaldunak, milioi bat inguru garela esan dut, ezta? Egin ditzagun kontuak: Euskal Autonomia Erkidegoan euskaldunak zazpiehun eta laurogeita hamar mila gara, Nafarroan, hirurogeita hamabost mila eta, Iparraldean, berrogeita hamazazpi mila inguru. Guztira, beraz, bederatziehun eta hogeita bi mila euskaldun, gehi Euskal Herritik kanpo euskaraz hitz egiten dakitenak. Aizue, hau ere bada titularra, euskaldunak, milioi bat inguru gara!

Horrez gain 1. Mailako ikasleek Kultur etxean antolatutako eskolen arteko ekitaldian parte hartu zuten, trikitixa eta instrumentuak hartuta, kantan jarri zuten aretoa.

https://www.youtube.com/watch?v=YutIBkxjk58

Laburbilduz, bizitzaz EUSKARAZ gozatzeko aukera izan genuen.

Hemen egin klik egun honetako argazkiak ikusteko.