Aurreko ikasturtean zehar Hezkuntza Komunitate kideen artean izandako eztabaida prozesu sakonak IES DOLORES IBARRURI BHI-n 2019-2020tik aurrera HAUSPOA Proiektuaren abiatzea ekarri du.
Proiektu honek ikastetxeari balio erantsia ematen dion tailer eta jardueren eskaintza oso zabala osatzea ahalbidetu du. Borondatezko jarduera hauek irakasleek eta gure eskaintza aberastuko duten kanpoko beste eragileek [gurasoak, Abanto Zierbenako Udala] bultzatuta izango dira.
Antolakuntza aldaketa ere suposatu da, hain zuzen ere goizeko ordutegi jarraitua DBHn: 8:30etik 14:30era.
HAUSPOA ordutegian hezkuntza komunitateari ikastetxeko hainbat gune zabalduko zaie astelehen, astearte, asteazken eta ostegunero 15:00etatik 16:30era.