Gaur, abenduaren 3an, Euskararen Egunean, ekintza berezi bat burutu dugu DBH 1. mailako ikasleekin!!! Ekintza honek irakurmenean duten gaitasuna sustatzea eta euskararen erabilera bultzatzea izan du helburu nagusia. Horretarako, Alberto Bargós Cucó-ren Pasionaria liburuaren irakurketa maratoia egin dugu.

Ikasleek liburuaren pasarte desberdinak irakurri dituzte, eta horrela, Ibarruriren bizitza eta haren ibilbidea ezagutzeko aukera izan dute. Irakurketa maratoiaren grabaketarekin ikasleek audio-liburu bat sortuko dute, Pasionaria liburua euskaraz zabaltzeko eta ikasitakoak beste ikasleekin partekatzeko.

Euskararen Egunean gure ikasleek Dolores Ibarruri-ren borrokaren balioak ezagutu dituzte eta euskararen bidez herriaren memoria eta kultura zabaltzen lagunduko dute. Ekintza hau ezin hobea izan da euskararen eguna ospatzeko, eta, aldi berean, ikasleen irakurmena eta sormena bultzatzeko aukera izan dugu.

IRUDI BILTEGIA