944 288 035    info@doloresibarruribhi.eus

ERREFORTZU ETA BIKAINTASUN TAILERRAK

Zer da ERREFORTZU ETA BIKAINTASUN TAILERREN Proiektua?

2017-18ko ikasturtean zehar eztabaidatutako prozesu sakon baten ondorioz, 2018-19an jarri genuen martxan DOLORES IBARRURI BHIn HAUSPOA Proiektua. Proiektuaren lehenengo ikasturteko ebaluazioa oso ona izan zen. Hobekuntza garrantzitsu batzuk gehitu ondoren, 2019-20 ikasturtean proiektuaren bilakaera oso ona izan zen pandemiak sortutako etenaldia heldu arte. 2020-21 ikasturtean ere pandemiak proiektua baldintzatu zuen baina aurrera atera genuen ebaluazioa oso positiboa izanda. 2021-22 ikasturtean proiektuaren ebaluazioa oso positiboa izan arren, Hezkuntza Sailak HAUSPOA proiektua bertan behera uztea erabaki zuen. Beste proiektu proposamena sortu zuen, HEDATZE izenekoa, baina ez ziguten eman.

Horren ordez, 2022-23 ikasturte honetan goizeko ordutegi jarraitua DBHn (8:30etik 14:30era) mantentzeko salbuespeneko baimena eman ziguten, arratsaldeetan ikasleentzako tailerrak antolatzeko konpromisoarekin batera.
Horren ondorioz, ARRATSALDEKO TAILERREN proiektu hau garatzeko ordutegia hezkuntza komunitateari ikastetxeko hainbat gune zabalduko zaie astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan 15:00etatik 16:30era.

ARRATSALDEKO TAILERREN proiektu honetan bi motatako tailerrak izango ditugu: ERREFORTZU TAILERRAK eta BIKAINTASUN TAILERRAK.
ERREFORTZU TAILERRAK: Aurreko ikasturteko gainditu gabeko ikasgaiak dituzten edo ikasgai horietan zailtasunak dituzten DBHko ikasleentzat. Guztiz egokia da familiek kontutan hartzea irakasleok egindako tailer hauetan parte hartzeko proposamenak eta aholkuak.
BIKAINTASUN TAILERRAK: Jarduera interesgarriak eta gaitasun desberdinak garatu nahi dituen ikasleentzat.

Zein helburuak lortu nahi ditugu?

  • Ikastetxean ekitatea eta bikaintasuna hobetzeko hezkuntza eskaintza zabaltzea:
    • Zailtasun sozio-ekonomikoak dituzten ikasleei laguntza egokituagoa emanez.
    • Ikaste edo gizarteratze arazoak dituzten ikasleei tresnak eta estrategiak emanez.
    • Bikaintasuna ahalbideratzeko gelako lanetik haratago sakondu nahi duten ikasleei aukerak emanez.
    • Ikasleriak ikas ohiturak barneratu ditzan ikasten ikasteko gaitasuna lehenetsiz.
  • Ikasleen autonomia eta konpetentziak garatzeko baliabideak eskaintzea, euren interes eta beharren arabera jarduerak eskainiz.
  • Eleaniztasunaren bidean sakontzea ordutegi barruan hizkuntza gehiago eta ahozkotasuna lantzeko aukerak emanez. Irakurketa Plana bere osotasunean garatuz.
  • Etxerako lanak zein talde lanak egiteko baliabideak eskainitzea, baita behar den kasuetan laguntza ere.
  • Ikasleen integrazioa erraztuz, eta jarduera fisikoaren bidez ohitura osasungarrien barneratzea finkatzea.
  • Zailtasunak dituzten ikasleei ikasgaiak gainditzen laguntzea, hezkuntza errefortzua handituz eta hezkuntza ibilbidea erraztuz.
  • Eskola giroa eta elkarbizitza hobetzeko bidean jarraitzea, ikasle, guraso eta irakasleen arteko harremanak sendotuz eta gure Ikasle Laguntzaileen formazioa indartuz.

TAILER ESKAINTZA ETA PARTE HARTZEKO ORRIA: