DBHko 3. mailako Adierazpen Artistikoko ikasleek zianotipia teknika esperimentala landu dute, artea eta zientzia uztartzen dituen jarduera sortzaile batean. Lehenik eta behin, burdina oinarri duten bi konposatu kimiko nahasi dituzte: burdin zitratua eta potasio ferrozianuroa, “nahasketa kimikoa” prestatzeko.

Eguzkiaren UV izpiak baliaztuz eta elementu hoien erreakzio kimikoari esker argiak zuzenean jo duen guneak urdinduz joan dira, eta estalitako guneek beren kolore zuri-urdinxkak mantendu dituzte.

Kontraste handiko irudiak lortu dituzte, udaberriko elemetuez baliaztuz. Hona hemen emaitzak!