Ikasturte honetan bai!!!
Aurreko bi urteetan ospatu ezin izan duguna aurten indarberritua etorri zaigu.
Martxoaren 28tik apirilaren 1era arte Institutuko Kultur Astearen barruan hainbat ekitaldi aurrera eraman ditugu.
Haien artean, astelehenean, DBH 2. mailan Euskara arloan irakuritako Trumoiaren alaba liburuaren idazlea, Jon Arretxe, ikasleokin hitzaldia egitera hurbildu zen.
Asteartean, Mintzodromoa martxan egon zen AEK ko euskaltegiaren eskutik, Batxilergoko ikasleontzat.
Asteazkenean, Asier Alcedo eta Janire Arrizabalaga bertsolariak bertsotan aritu ziten Areto Nagusian, DBH 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleon aurrean. Batxilergoko 1.mailako ikasleok Musikariak Ikastetxeetan programaren barruan, Birkit musikaria izan genuen gonbidatu.
Ostegunean, Udalek eta hainbat erakunde publikok antolatzen duten Nahi Dudalako kanpainaren arira, Egoitz Txurruka “TXURRU” gure artean izan genuen DBH 4. mailako ikasleokin.
DBH 3. mailako ikasleok, berriz, Oihan Vega DJ eta esatariarekin goxatu genuen, irratiaren trikimailuak ikasten.
Ostiralean, Egun Handia, atsedenalditik aurrera zenbait jarduera, tailer, erakustaldi eta lehiaketa izan genituen, hala nola Patata Tortilla eta Pintxo Lehiaketa, Igela Lehiaketa, Talo eta Txalaparta tailerrak, Harri-Zulatzaileak – erakustaldia eta tailerra, Herri Kirolak… hauek guztiak Trikitixak girotuta.
Aurtengo honetan gonbitau bereziak ere izan genituen Erasmus + ikasleak, Finlandiatik, Estoniatik eta Italiatik etorritakoak ekintzetan parte hartzen aritu ziren poz-pozik.