Aste honen hasieran, Xenon Computerrekin Chromebooka erosteko interesa agertu duten hainbat pertsona ikusi ondoren, enpresa horrekin ordenagailu eramangarria erosteko interesa duten guztiei epea urriaren 30era arte luzatzea erabaki da. Horretarako, dagokion inprimakia bete beharko da ikastetxeko idazkaritzan. Behin epe hori amaituta, familiekin harremanetan jarriko gara ordaintzeko moduak, bermeak eta gailua entregatzeko datak zehazteko.

Bide batez, gogorarazi nahi dugu ezinbestekoa dela bekaren eskaera helbide honetan egitea:
https://www.hezkuntza.net/y44BecPolCieWar/y44MantenimientosJSP/y44CambioIdiomaSolicitante.do

Epea azaroaren 15ean amaituko da, eta izapidea telematikoki egin ezin duenak edo egiten ez dakienak ikastetxeko idazkaritzara joan ahal izango du izapidea egitera.

Deialdi ofizialari buruzko informazio guztia beste post honetan aurkituko duzue:
https://doloresibarruribhi.eus/gailu-digitalak-eskuratzeko-dirulaguntza-sare-hezkuntza-proiektua/

OHIKO GALDERAK

Derrigorrezkoa da ordenagailua erostea?

Ez noski.
Halere, baldintzak betetzen dituen eta ikastetxeko lanak egiteko lagungarria egingo zaiola uste duen ikaslearentzat aukera ona izan daitekela pentsatzen dugu.

Zentroak aukeratu ez duen ordenagailu eramangarri bat eros dezaket?

Beka jaso ahal izateko, ezinbestekoa da institutuak aukeratu duena erostea: Acer Chromebook 311 C733. Hala zehazten du deialdiak:
Berdinak izatea laguntza-eskabideko gailu digitala eta ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoa, eta gailu digitala 2019ko urriaren 3tik aurrera erosi izana.

Zer beste betekizun dira garrantzitsuak?

Oso garrantzitsua da bekaren deialdia osorik irakurtzea. Hona hemen informazio guztia:
https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/gailudigi-itunpekoa/web01-tramite/eu/

Noiz arte eska dezaket ordenagailua erosteko laguntza?

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 15era arte egongo da zabalik. Online egiten da helbide honetan:
https://www.hezkuntza.net/y44BecPolCieWar/y44MantenimientosJSP/y44CambioIdiomaSolicitante.do

Izapidea telematikoki egin ezin duena edo egiten ez dakiena ikastetxeko idazkaritzara joan ahal izango da izapidea egitera.

 

Laguntza eskatzearekin batera ordenagailua jasotzen dut?

Ez, gauza bat da gailua erostea eta beste bat laguntza eskatzea. Bi gauza oso desberdin dira. Baldintzak betetzen dituen ikasleak Acer Chromebook 311 C733 erosketa-faktura aurkeztuta eskuratu ahal izango du laguntza.

Xenon Computer ez den beste enpresa batekin eros dezaket Chromebooka?

Jakina. Garrantzitsua da faktura gordetzea eta ikastetxean kopia bat entregatzea. Ikastetxeak diru-laguntzaren eskaera osatu/berretsi beharko du gero.

Laguntza jaso al dezaket 19-20 ikasturtean material-bekarik jaso gabe?

Ez, ezinbesteko baldintza da. Hala dio deialdiak:
Ikasle onuradunak unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko beketarako edo ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso izana 2019-2020 ikasturtean, eskola-materialaren atalean.

Noiz arte eros dezaket ordenagailu eramangarria?

Deialdian esaten den bezala, bekaren eskaera azaroaren 15ean amaitzen da, baina ordenagailua ebazpena eman eta hilabetera eros daiteke. “... 2011ko urriaren 3tik aurrera erosi bada, eta epemuga, hilabete bat behin betiko ebazpena jakinarazitakoan, deialdi hau arautzen duen aginduaren 12. artikuluan adierazten den bezala“.

Nolanahi ere, erosketa ahalik eta lasterren egitea gomendatzen dugu, bi arrazoirengatik: ikasgelako telelanak egiteko arazoak lehenbailen konpontzea eta Chromebook eredu horretan stock-arazoak saihestea.