3.DBH Arte Adierazpeneko ikasleak Guggenheim museoan dagoen Pop Art erakusketa ikustera joan ginen.
Bilbora goiz heldu eta eguraldia lagun, kaleko zirriborroak marrazten hasi ginen, ibaiertzean aurkitzen genituen eskultura eta eraikinenak, hala nola, Jorge Oteiza, Dora Salazar eta Louise Bourgeois eskultoreen lanak aztertu eta marraztu genituen.
Hamaiketakoa hartuta, museora abiatu ginen eta gida baten eskutik POP ART mugimenduaren inguruko azalpenak jaso genituen, Andy Warhol, Ray Liechestein eta Robert Rauschenberg izan ziren protagonistak eta klasean landutako obrak aurrez aurrez ikustearen grinaz disfrutatu genuen.
Bukatzerakoan oso “instagrameableak” diren bi instalakuntza bisitatu genituen; Yayoi Kusamaren Infinituaren isla-gela eta Richard Serraren Espiral bihurrituak.
Hemen dituzue egun berezi honen argazkiak!