Abenduan amaitu zen GUROT banakako lehiaketa. Orain lehiaketa berria jarriko dugu martxan. GUROT taldekako txapelketa. 3 pertsonako taldeak sortu behar dira. 12-18 urte bitartekoentzat, aurrekoan bezala. Izena emateko epea otsailaren 26tik martxoaren 14ra bitartean egongo da zabalik. Lehiaketa martxoaren 18tik apirilaren 17ra bitartean egingo da. Aurrez aurreko finala apirilaren 26an izango da San Mamesen.

Garrantzitsua: Erabiltzaile guztiak berriro erregistratu beharko dira.

Bizkaian guztira 11 herri eta mankomunitate ari gara GUROT-en lehiatzen. Ea gu onenak garen!!!

SARIAK direla eta: bi sari mota egongo dira: Abanto Zierbenako onenentzako sariak (bi talde onenak) eta Bizkaia mailan egingo den finalaren sariak (hiru talde onenak).

  • Abanto Zierbenako sariak: inprimagailu eramangarri bana
  • Bizkaiko finalaren sariak: denak dira asteburu pasak:
    • Warnerrera bidaia
    • Irri Sarri Land-era bidaia
    • Miarritzeko Cité de LÓceane-ra bidaia

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!