Munduko biztanle guztiek guk daukagun kontsumo eredua izango balukete bi planeta-lur eta erdi beharko lirateke guztion bete beharrak asetzeko. Baina, planeta bakarra daukagunez, zer gertatzen da?
Beraz, gure bizi modua guztiz jasanezina da.
Zer egin dezakegu gure bizimodua jasangarria izateko?
Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak berriro heltzen die 2000-2015 garairako ezarritako Milurtekoko Garapen Helburuei, eta bultzada berri bat ematen dio Garapen Jasangarriaren 17 Helburuak lortzeko ekimenari. Helburu horiek gizateriarentzat eta planetarentzat garrantzi kritikoa duten bost esferatan biltzen dira, misio argi bat bete behar dute, eta “inor atzean geratzen ez dela” bermatu behar dute.
Pertsonak: pobrezia eta gosea desagerrarazi nahi ditugu, haien forma eta dimentsio guztietan, eta bermatu nahi dugu gizaki guztiek euren potentziala garatu dezaketela, duintasunez eta berdintasunez, ingurumen osasungarrian.
Planeta: planeta narriaduraren kontra babestu nahi dugu, eta horretarako beharrezkoak dira kontsumo eta ekoizpen jasangarriak, baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta klima-aldaketari aurre
Oparotasuna: Gizaki guztiek bizitza oparo eta osoaz eskubidea izan behar dute; hori bermatuta izateaz gain, aukeraizan behar dute euren aurrerabideekonomiko, sozial eta teknologikoanaturarekin uztartzeko, moduharmoniatsuan. premiazko neurriak, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien beharrak ase ahal izateko.
Bakea: beldur eta indarkeriarik gabe bizi daitezkeen gizarte baketsu, bidezko eta inklusiboen alde egin behar dugu.
Lankidetza: Agenda inplementatzeko, beharrezkoak diren baliabideak mobilizatu behar dira, Garapen Jasangarrirako Mundu Aliantza bizkortu baten bitartez, herrialde, alderdi interesatu eta pertsona guztien lankidetzarekin; horren oinarrian, elkartasun-espiritu handiagoa egon behar da, mundu osoan, eta garrantzi berezia eman behar zaie pobrezia eta kalteberatasuna gehien jasaten dutenei.
Beste alde batetik, Garapen Jasangarriaren 17 helburuek eta horiek garatzen dituzten 169 helmugek izaera integratua eta zatiezina dute, eta garapen jasangarriaren hiru dimentsioak hartzen dituzte barne (soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa).
Gure herriek eta gure derrigorrezko hezkuntzako ikastetxeek jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki dute eta horretarako AGENDA 2030 proiektua aurrera eramatea erabaki dute herrian eta ikastetxean. Beraz Agenda 2030, guztion konpromisoa da, eta, bestetik, ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumen- eta gizarte-hobekuntzaren aldeko ekintza-plana da.
Urtero gai bat lantzen dugu, adibidez “kontsumoa jasangarria”, eta eskolan, etxean eta herrian gai horren inguruan dauden arazoak aztertzen ditugu. Aztertu eta gero helburu batzuk finkatzen ditugu eta lanean hasten gara (erosten ikastea, baliabideak, ura eta energia ondo erabiltzea, zaborren sorrera murriztea, zaborrak ondo kudeatzea, birziklatzea, etab.)
Kontsumo jasangarriaren adibideak, zelan erosi? EROSKETA BERDEA.
Hona hemen erosketa jasangarria sustatzeko neurri batzuk: EROSKETA JASANGARRIA.
Interesaturik bazaudete laster zuen seme-alaben bidez harremanetan jarriko gara.
Web orri honetan ikusi ahal duzuenez, institutuan dauden proiektuen inguruan zenbait argibide agertzen dira; institutuaren eguneroko bizitzarekin bat egiten duten proiektuak, hain zuzen ere.
Aurten Eskolako Agenda 21ean, pausu berri bat eman dugu. Urte honetan ikur berri batekin hasiko gara, JASANGARRITASUNAREN ikurra hain zuzen.