Gaur Zuhaitzaren eguna ospatu dugu!! Gaztainondo, Basoko Sagarrondo eta Palmondoa landatu ditugu. Zuhaitzak ezinbestekoak dira bizitzarako. Airean dagoen karbono dioxidoa xurgatu eta oxigenoa askatzen dute, beraz airea garbitzen dute, eta horri esker bizitza posible da gure planetan.
Une egokia da guztiok zuhaitzak zaintzearen garrantziaz kontzientziatzeko.
Animatu eta zuhaitz bat landatu eta argazkiak bidali! Zaindu dezagun gure planeta!!

“Mundua bihar amaituko dela jakingo banu, nik, gaur oraindik, zuhaitz bat landatuko nuke.”
Martin Luther King.