Urtero bezala, oraingoan ere ikastetxean Zuhaitz eguna ospatu nahi izan dugu martxoaren 15ean. Errotuta dagoen jarduera honek, denboraren poderioz, gure lorategia espezie ugariko “baso-erreserba” txikia osatzen laguntzen du, gure ingurua nabarmenki edertzen eta ikasteko eremu paregabea sortzen.

“Mundua bihar amaituko dela jakingo banu, nik, gaur oraindik, zuhaitz bat landatuko nuke.”

Martin Luther King.

Argazki gehiago